XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta, gaur, San Frantzisko`n gordetzen eta oorez agurtzen dan Kristo, On Jose Otaño`ren denborakoa zan.

Alberdi`tar... Gaztan`dar, anaien iseba, Artetxe`tar Gualberta andreak, Elizari eskeiñitakoa.

Gaur, Jesus Gure Jaunaren gorputz ori, San Frantzisko`ko elizan, aldare erdian, kristaletik zear, luzaran ageri da.

Leengo gizaldiko ikonografi edo irudi bilduman ageri oi ziran bezela.

Gualberta Artetxe`k eskeñitako Illeta Donea ere, zabal xamarrean luzatuta ageri da.

Gure bigarren gauza, Jesus zigorkatuari buruz argitu bearrekoa da, naiz beroni buruz, gero zerbait geiago aztertu.

Taillu-irudi au, 1931`gn urte inguruan, kaleko etxe batetik, San Frantzisko ermitara eraman zan.

Eta, arrazkero, an gelditu zan.

Erti-langintza aldetik, San Frantzisko`ko taillu-irudi oek, gaztelar eta andaluziar eskola-tankerako irudiak dirala esaten dutenen iritzia, ontzat eman daiteke.

2) BIGARREN SAILLA

Bigarren saillean, Elgoibar`ko San Frantzisko Bakartegitik ekarritako taillu-irudiak sartzen dira.

Ori da: Alkarren Ikusketa; Pietá deritzan Andre Maria`ren gurutzepeko egoera larria, Jesus`en gorputz illarekin; eta Magdalena.

Kondaira aldetik, 1516 gn urtean, Elgoibar`en, San Frantzisko izeneko pralletegi berri bat sortu zala, dakigu.

Iru gizaldi geroztik, 1835`gn urtean, prantziskotarrak, beren pralletegia utzi egin bear izan zuten.

Madril`eko Gobernuaren agindu zorrotza zan, Bakartegi batzuk kentzea.